viernes, enero 19, 2007

Interneta geletan




Bertan hainbat informaizo topa dezakegu. Web honetan hainbat zerbitzu topatuko ditugu. Geletan zelako programak erabili ditzakegu azaltzen ditu. Orri honetan aurkezpen bat ikus dezakegu. Oso interesgarria dela uste dut.

Nafarroako Teknologi berriak

Atal honetan, Nafarroako Hezkuntzaren Teknologia Berrietara hurbiltzea, ohitzea, sentsibilizatzea, eragitea, bultzatzea, sustatzea eta beraien erabilera erraztea ahal bideratzen du. Bertan gauza mordoak topa ditzakegu.

miércoles, enero 17, 2007

Interneten hasteko material didaktikoa

Zer da Interneta? Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxategien transferentzia (FTP), posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat) edo bat-bateko mezularitza. Normalki, Internet hitza World Wide Web "WWW"-rekin nahasten da. Nahasketa hau gaizki dago, "WWW" Interneten atal bat delako.
Hona hemen Internetari buruzko material didaktikoa. Bertan azalpen asko topa ditzakegu.
Oso baliagarria dela iruditzen zait.

viernes, enero 05, 2007

Teknologi berriak Haur Hezkuntzan

Gipuzkoako lau ikastetxe desberdinetan, Teknologia berrien erabilpenaren azterketa egin da. Hainbat atal aztertu dute proiektu honetan. Hurrengo hauek dira:
Haurren adina: Bertan aztertutako adina aipatzen dute.
Irakaslearen prestakuntza: Normalean irakasleek ez dute informatika menperatu beharrik.
Zertarako erabiltzen da: Normalean haurrei laguntza moduan erabiltzen dute.
Zer maistasunarekin erabiltzen dute: Astean zenbat egunetan erabiltzen dute.
Lana: Hemen lana banakakoa, binakakoa.... izan daiteke.

Teknologi berriak hainbat esparrutan



Teknologi berriak hezkuntzan gain, beste arlo batzuetan ematen da. Gaur egun enpresa batek, beste enpresa batzuei hizkuntza arloan zerbitzu batzuk eskeintzen ditu. Enpresa honek, Elea du izena.

Edicinco Valentziako enpresak ELEAren esku utzi du hezkuntza-produkzio hauetarako euskarazko egokitzapena (itzulpenak, edu-kien moldaketa…).

sábado, diciembre 30, 2006

Argentinako bitxikeriak








Web honetan makina datu interesgarriak topa ditzakegu. Orri honen bidez beste lurralde bateko hezkuntzari dagokion hainbat bitxikeri aztertu ditzakegu.

viernes, diciembre 29, 2006

Entziklopediak Interneten


......................................................................................................
"Wiki" aurrezkia duen webgune oro, berez, komunitarioa da; hots, edonork dauka bertako edukietan sartu, aldaketak egin eta osagarri berriak eransteko aukera. Partaidetzazko filosofia horretan sostengaturik sortu zen egundainoko entziklopediarik handiena: Wikipedia http://www.wikipedia.org 2001ean, Interneten.
............................................................................................................
Hiztegiak ere entxufatu dira Sarean, esaterako hiztegia 3000. http://www1.euskadi.net/hizt_3000/.
...........................................................................................................
Sinonimoen hiztegia :

Teknologia berriak hezkuntzan


Zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Teknologia Berriak

Web honetan hainbat artikulu topa ditzakegu. Oso interesgarriak dira. Interneteko informazio guztia ikas dezakegu.

Tekologia berrien erabilera hezkuntza baliabide gisa: museo eta eskolaren arteko lotura

Elmer proiektuaren erabilera eta helburuak. Hemen azaltzen dute zer nolako lotura duen museoak eta eskolak. Hiru arlotan azter daiteke zientzia zentroetako irakaskuntza, arlo kognitboa, arlo psikomotorea eta arlo afektiboa.

lunes, noviembre 06, 2006

Blogg honen aurkezpena

Blogg hau aukeratu dut, gero eta teknologi berri gehiago erabiltzen delako hezkuntzan. Orain dela urte batzuk, hezkuntzan erabiltzen ziren baliabideak oso arruntak ziren. Gaur egun ordea, ordenadoreak teknologi berriaren multzoan sartu genezake. Ordenadore oso baliabide interesgarria da hezkuntzan. Umeek errekurtsu bezela daukate eskoletan, laguntza bezala gaurko garaietara moldatuta. Adibide bezala interneta, ikus-entzunezko laguntza,...

jueves, octubre 26, 2006

Nire aurkezpena


Laura Alvarez naiz, magistaritzako Lehen Hezkuntzako ikaslea EHU-n eta 3. mailan nago. Aurten emaitzea espero dugu klase osoa, beraz asko ikastea komeni zaigu. Lehenengo aldia da blogg bat egiten dudala, "hezkuntzari aplikatutako Teknologia berriak" ikasgaia daukagu eta blogga egitea esan digu irakasleak.

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution 2.5 License.